SINOPSI
Nor da “Argako erregina”, “Unamaren erregina” edo “Goietako erregina” ezizenak jaso zituen emakume hau?
Remigia Etxarren, Iruñeko emakume honen ibilbide artistikoak ez dirudi bat datorrenik XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako Iruñeko ingurumari historikoarekin, emakume iraultzailea izanagatik ere gutxi ezagutzen baita. Estefanía de Paz Asínen proiektuak horri ekin nahi dio, eta emakume honi tokia eta aitortza eskaini.
Funanbulistari buruz hainbat liburu, egunkari, dokumentu, artxibo, hemeroteka eta fototekatan aurkitu duen guztia kontatzen digu Estefanía de Paz Asínek, Remigia hil zela 100 urte betetzen diren honetan. Haren historiak liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion lekuan ere bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du emakume harrigarri hau ezagutarazteko.
Proiektu artistiko honi esker, Iruñeko Udalak, aho batez, hiriko toki enblematiko bati, Argako oinzubiari —non Remigiaren garaiko emakumeek, Argako garbitzaile mitikoek arropa garbitzen zuten— Remigiaren izen artistikoa eman dio, Mademoiselle Agustini.
IKUSKIZUNARI BURUZ
Ikuskizun honetan hainbat arte, teknika eta hizkuntza artistikok egiten dute bat, alegia, narrazioak, interpretazioak, objektuen antzerkiak, ilusionismoak, arte plastikoek, arkakusoen zirkuak, klownak eta zirkuak. Ikuskizunerako propio sortutako Pop up bidezko eszena zabalgarriak, kartel argitsuak eta musika ditu. Ikuskizun xamur hau zirku-artearen historiaz eta funanbulismoaren teknikaz mintzo zaigu, eta, batez ere, Remigia Echarren, Argako erregina ezagutarazten digu.
Antzerki ikuskizun hau ikusle guztientzat egokia da, dibertigarria, historikoa, hurbila… ahalik eta jende gehienarengana iristea du helburu, funanbuluaren bizitza ezagutarazi eta zabaltzeko.
“FETEN 2022 ‘Interpretaziorik onena’ saria”