Zirkozaurren adin guztietako helduentzako eta haurrentzako urtebetetzeak ere antolatzen ditugu.
Gure urtebetetzeetan, ordu eta erdiko zirku-tailer bat egingo da, eta parte-hartzaileek diziplina hauekin ikasi eta gozatu ahal izango dute:
- Akrobaziak: banakakoak eta taldekakoak.
- Airekoak: airean mugitzen hastea (trapezioa eta oihalak).
- Malabarrak: zapiak, pilotak, diaboloak, mazoak, txinatar platerak, devil stick…
- Orekak: zangoak, pedaletak, oreka bolak, erruloa, erdi erruloa…
Urtebetetzeetan ez da askaririk sartzen eta Zirkozaurren ez da askariak egiteko lekurik uzten.
Prezioa 150 € da, gehienez ere 15 parte-hartzaileko talde batentzat. Parte-hartzaileen kopurua 15 baino handiagoa bada, prezioa 275 €-koa izango da (30 lagun gehienez).


