Zirkuko uda pasa nahi baduzue, Zirkozaurreko udalekuetan parte hartzera animatzen zaituztegu!

6 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako zirku-jarduerak eta trebakuntza aste batean. Bertan alde fisikoena landuko dugu akrobazien, oreken, airekoen edo malabareen bidez, baina alde sortzaileena ere landuko dugu zirkoarekin lotutako tailerrekin.

Oraintxe bertan hasteko irrikaz gaude, norbaitek galdu nahi du?

Noiz?
  • Ekainaren 22tik 26ra, astelehenetik ostiralera.
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:30era.
  • Ordutegia malgua izango da 9:00etatik 9:30era eta 13:00etatik 13:30era.
Non?

Zirkozaurren, zirku-arteen gunean (Deustuko Erribera, 70B 1. solairua – 48014 Bilbo)

Jarraibideak eta gomendioak
  • Haurrek etxetik aldatuta etorri behar dute, arropa erosoarekin, jarduerez gozatzeko egokia. Arropa markatuta ekartzea gomendatzen da.
  • Goiz erdian ordu erdiko atsedenaldia egingo da (11:30 – 12:00). Nahi duzuen hamaiketakoa ekar dezakezue.
  • Motxila batekin etortzea gomendatzen da, bertan beren gauza pertsonalak sartzeko, hamaiketakoa edo berokia, esaterako.
  • Parte-hartzaileek monitoreen jarraibideak eta gomendioak jarraitu beharko dituzte, batez ere jarduerak segurtasunez egiteko.
  • Etortzerik ez baduzue, mesedez, jakinarazi ahalik eta azkarren 665 595 781 telefonora edo mezu elektroniko bat bidaliz.
Prezioa
  • Asteko prezioa 125,00 €/pertsona da.
  • Egun solte bakoitzeko prezioa: 30,00€/eguneko/pertsonako.

Animatu eta zirkoaz gozatzera!

Bizum edo txartel bidezko ordainketa: