HAZTEGIA, Zirkozaurrek duen sorkuntza proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) eta Eusko Jaurlaritzaren sortze-fabrikak programak diruz laguntzen dutenak. Haztegi honen baitan, Zirkozaurrek egonaldi artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaltzen du, honako helburuak bilatuz:
- Zirkuko arte-proiektu profesionalen sortzaile, artista eta sustatzaileentzako egokitzapena hobetzea, Euskadin sortze-lekua eskainiz.
- Babesa eta aholkularitza eskaintza plataforma digitalen eta IKT zerbitzuen bitartez zein Zirkozaurreko formakuntza eskaintzetan lehentasunezko sarbidea emanaz.
KONPAINIA PROFESIONALAK
Euskal Herriko / Estatuko zirku-konpainientzat, sortze-fasean dagoen proiektu artistiko batekin.
BALORAZIOA ETA EBAZPENA
- Zirkozaurrek baloratu eta ebatziko du.
- Aukeratutako konpainien izenak 2026ko martxoaren 31ean argitaratuko dira.
- Batzordeko kideak hautagaiekin harremanetan jar daitezke, proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko asmoz.
- Aukeratutako konpainia edo artistek hitzarmena sinatuko dute Zirkozaurrerekin, egonaldiaren baldintzak eta aukeratutako artisten konpromisoa zehaztuko dituena.
- Egonaldien egutegia banan-banan adostuko da hautatutakoekin, eta 2025an egin beharko da.
- Behar teknikoak, logistikoak eta sorkuntzaren jarraipena hautatutako taldeekin egindako aldebiko bileretan ebaluatuko dira.
IZEN-EMATEAK
Bete hemen dagokion primakia ezarritako epea amaitu aurretik.
GARRANTZITSUA: Formularioa bete eta hautagaitza aurkeztu aurretik, arretaz begiratu deialdiaren oinarriak eta espazio eszenikoaren ezaugarri teknikoak.
HAUTAGAIEN DATUAK BIDALTZEKO ETA KONTAKTUA
- Azken eguna: 2026ko martxoaren 15a.
Jar zaitez gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko edo edozein informazio jaso nahi izan ezkero.
ESPAZIO ESZENIKOAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK
Kontsultatu hemen gure gunearen ezaugarri teknikoak, zure beharretara egokitzen den baloratu ahal izateko.
Zirkozaurreren ustez, aurkeztutako proposamen guztiak bateragarriak dira egonaldirako gordetako espazioarekin.



