Tailer irekiak antolatzen ditugu, non partehartzaileak zirkoaren elementu desberdinetan murgiltzen diren.

  • Eskujokoak: zapiak, pilotak, diaboloak, mazak, plater txinatarrak, devil stick…
  • Oreka: zankoak, pedaletak, oreka bilak, ruloa…
  • Akrobaziak: bakarkakoak edo taldekoak.
  • Airekoak: aireko mugimenduaren hastapenak (trapezioa eta telak).

Tailer hauek, data zehatz batekoak egin ditzakegu, edo adostutako epe batetan irauten dutenak, eskolaz kanpoko jarduera baten moduan.