Zirkozaurren sortzea gustatzen zaigu eta horregatik konpainia propioa daukagu. Irrikaren fruitua da… gure espazioan garatzen ditugun teknikaren eta irudikapenaren ikerketa- eta hobekuntza-prozesuaren fruitua.

ZIRKOZAURRE 2011n sortu zen, zirkuaren sektorea profesionalizatzeko apustu gisa. Gure lehen ekoizpenak 2014an argitaratu ziren, zehazki, ‘Vademekun, Morse eta Akelarre ikuskizunak.

Ibilbideak laborategiko espazioak garatzera eraman zigun, jatorri eta diziplina desberdinetako artistei lekua emateko, ezagutzak eta teknikak partekatzeko eta sinergiak sortzeko, eta aldi berean, sorkuntza berriak garatzeko. Horrela sortu ziren ‘El punto de la I‘ eta ‘Eten(H)ari‘, 2015ean eta 2016an, hurrenez hurren.

Azken bi urteotan, diziplinarteko oztopoak hautsi eta dramaturgia eta eszenaratze modu berriak aztertzen dituzten proiektuak garatzearen aldeko apustua egin dugu Zirkozaurren. Mugimendutik abiatuz, diziplinen arteko zubiak eraikitzeko eta hizkuntza eta kontatzeko modu berriak lortzeko asmoa dugu.

2019an Tiempo ikuskizuna, dantza eta zirkua batzen dituen sorkuntza aurkeztu genuen. Gure azken ekoizpenak honako hauek dira: ‘Adarrak‘, pertsonaia mitologikoak dituen festa handia, eta ‘Kobr3‘, malabar koreografiatuak eta sinkronizatuak.

Gainera, kalejira eta zirku galak egiten ditugu. Eta gure azken proiektua estreinatu berri dugu: ‘Harreman‘, zirkua, euskal dantza eta musika tradizionala uztartzen dituen formatu handiko ikuskizuna.

compañia_zirkozaurre