Zirkozaurrek abenduko zubi bakoitzean ZKZ Topaketa antolatzen du. Bertan, zirkuko sektoreko jendea biltzen da, eta jende guztiarentzako ikuskizunak, tailerrak eta jarduerak antolatzen dira.
ZKZ Topaketak Estatu osoko artisten arteko harremanak bultzatzen ditu, sektorea sendotzen duten sareak eta zirkuituak sortzen. Gainera, gure inguruko herritarrak entretenitzeko eta zirkura hurbiltzeko konpromiso irmoa du.