Zirkozaurreko laborategiek zirku diziplinei eta arte-hizkuntzei buruzko ezagutzak ikertzeko eta partekatzeko balio dute. Elkartzeko, ikasteko eta sortzeko espazioak dira, eta horietan aurkitzen dugu gure ikuskizun batzuen hazia.
Laborategiak esperientzia handiko profesionalek zuzentzen eta koordinatzen dituzte. Era berean, laborategi hauekin zirku artisten garapena eta proiekzioa bultzatu nahi dugu.