Zirkozaurre Bilboko Zorrozaurre auzoan kokatutako zirku arteen gunea da. %100 zirkoa gara. Zirkua sortzeko, praktikatzeko, irakasteko, ikasteko eta profesionalizatzeko grina dugu! Gauza horiengatik eta beste batzuengatik 10 urte daramatzagu lanean. Eta geratzen zaizkigunak!
Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, zirkuarekin eta gure jarduera gunearen ingurunearekin konprometitua. Zirku diziplina desberdinak irakasten ditugu gure eskolan, taldean ditugun irakasle espezializatu eta jatorren jakinduriarekin. Sorkuntza adierazpen tresna bat da guretzat, horregatik Zirkozaurre konpainiaren eskutik ikuskizun propioak sortzen ditugu. Gure instalazioak hainbat proiektu jasotzeko prest daude, zirkuaren berezitasunetara egokituta. Hango eta hemengo artistek sormen prozesuetan aurrera egiteko behar duten egoitza artistikoak aurkitzen dituzte Zirkozaurren.
Gainera, neurrira diseinatutako tailerrak eta ekitaldiak antolatzen ditugu, zirkuaren onurak jakinaraziz, urtero Festival ZKZ Topaketa jaialdia aurrera eramatun dugu eta erakunde publikoekin eta pribatuekin elkarlanean aritzen gara sektorearen alde… eta jaialdi bat ere antolatzen dugu Bilbon!Zirkozaurre hau guztia eta askoz gehiago da! Gehiago jakin nahi duzu? Gure webguneari errepasoa eman eta ezagutu gaitzazu. Eroso egon, etxean zaude.