Zirkozaurren konprometituta gaude bai gure sektorearekin, bai osatzen dugun komunitatearekin, gure ingurunearekin.
Hori dela eta, 10 urte baino gehiago daramatzagu Euskadin eta kanpoan zirkuaren sektorea profesionalizatzeko lanean, imajina daitezkeen arlo guztietatik, eta, gainera, bitartekaritza- eta sentsibilizazio-proiektuak garatzen ditugu erakunde eta entitate pribatuekin lankidetzan.
Audientziak garatzen laguntzea gustatzen zaigu, publiko berriengana hurbiltzea. Herritarrekin egotea eta beraiekin iritziak trukatzea.
Zirkuan sinesten dugu gaur egungo diziplina artistiko, konprometitu, sentsibilizatu eta sentsibilizatzaile gisa. Gure gizartean balioak transmititzeko tresna pedagogiko gisa eta horren arabera jokatzen saiatzen gara.