
Lorea aireko irakaslea da, oihaletan, trapezioan eta trapezio duoan espezializatua. Zirkuko edozein adierazpide maite du, eta hori nabaritzen da. Eskola erregularrak eta tailerrak eman ditu, bai Zirkozaurren, urte luzez trebatu baitzen han, bai Zirkodomoan.
Begoña Peñaranda

Loiutik, Begok hegan egin nahi du. Bidean topatzen dituen hainbeste irakasleren irakaspenak aprobetxatzen ditu, eta ibilbide luzea du uztaiarekin, trapezioarekin, oihalekin, sokarekin, duoarekin eta hirukotearekin. Noizean behin lurreratzen da. Eta geldirik gelditu ezin denez, lurrean dagoen denbora kontortsioa eta akrobazia duoa eginez gozatzen du. Gainera, «Rojo telón» zirku eta antzerki konpainiaren parte da.
Nestor Urrego

Nestor, zirkuko artista izateaz gain, trikimakoetan eta portetan espezializatutako irakaslea da. Kolonbian trebatu zen, profesional handien eskutik, hainbat elkartetan, hala nola ‘Acrobatic Corporación Artística’, ‘Fénix Corporación Artística y cultural’, ‘Fénix Academia De Técnicas Aéreas’ edo ‘Liga Antioquia De Gimnasia’. Gaur egun, trebatzen jarraitzen du eta trebetasun guztiak jendeari erakusten.
Luna Álvarez

Luna haurrentzako zirku irakaslea da. Trapezioa, oihala, dantza bertikala, malgutasuna eta dantza klasiko eta garaikidea bezalako diziplinetan formakuntza du eta Aida Mastrassi Dantza Eskola Nazionalan, Brenda Angielekin Aireko Dantza Estudioan, Criollo Zirko Eskolan ikasi du. Besteak beste, ‘Abierto Asturias’, ‘Zirkozaurre’ eta ‘La Maza’ guneetan txikientzako zirku- eta dantza-tailerrak emanez parte hartu du. Jolasa, askatasuna eta adierazpena zirkoko altuera, trebetasun eta dibertsioarekin uztartzea gustatzen zaio.

