FESTIVAL ZKZ TOPAKETA ‘23
Zirkozaurrek zirku-ekitaldi honen seigarren edizioa antolatzen du. Bilbon izango da, abenduaren 5etik 9ra, eta gala bat, ikuskizunak, ikastaro trinkoak, zirku tailerrak eta topaketa profesional bat izango ditu programazioan
‘Festival ZKZ Topaketa‘ -ren seigarren edizioa izango da 2023an, eta programazio erakargarri eta askotarikoarekin ospatuko dugu berriro. Abenduaren 5etik 9ra, biak barne, Bilbok hitzordua izango du gaur egungo zirkuarekin Bilborock-en. Han, gala bat, bost ikuskizun eta topaketa profesional bat izango dira. Bestetik, Zirkozaurreko gunean eta Gas Enparantzan lehen mailako irakasleek ikastaro trinkoak eta zirku tailerrak eskainiko dituzte familia osoarentzat.
Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, ‘Festival ZKZ Topaketa‘ hasiera batean sortu zen topaleku izateko eta jatorri desberdineko artisten arteko harremanak bultzatzeko eta sektorea sendotzeko sareak eta zirkuituak sortzen laguntzeko. Hasiera-hasieratik estu lotuta eta konprometituta egon da gure ingurune geografiko hurbilenarekin, baina, era berean, bere besoak ere irekitzen ditu hurbildu nahi duten guztiei.
Plan entretenigarri bat nahi baduzue eta une honetan egiten den zirkoa ezagutu nahi baduzue, aukera bikaina duzue hemen. Etorri eta gozatu!