“Sua piztuz” Bilboko Udal Txistulari Bandak Zirkozaurrerekin egindako abesbatzen ikuskizuna da. Itxuraz desberdinak diren baina gauza komun asko dituzten bi mundu elkartzen dituen proposamena.
“Sua piztuz” zirkua eta euskal sustraiak elkartzen ditu. Emaitza konplizitatez betetako eszenaratzea da. Dotorea, magikoa eta harrigarria. Zuzeneko musikaren, malabare sinkronizatuen, aireko oihalen, uztaien, dantzen eta askotariko koreografien errepertorio entretenigarria duen muntaia.
Sugarra piztu eta zentzumenak, emozioak eta sentimenduak argitzen dituen ikuskizuna.