IKUSKIZUNARI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Izenburua: ‘POI’
  • Cia: D’es Tro
  • Eguna: ostirala, abenduak 9
  • Ordua: 20:00 h.
  • Lekua: Bilborock
  • Prezioa: 6-10 € (online, ez dago kudeaketa-gasturik), 8-12 € (leihatila)
  • Bonuaren prezioa: 50 €
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publiko guztientzat egokia

Sarrerak salgai Entradiumen (aurreko eguneko 23:59ra arte) edo leihatilan (ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik).

* Emanaldia amaitzean, konpainiarekin solasaldia izango da.

SINOPSI

«Txikitatik harrapatuta geratu den pertsonaia, bere zibaren efektu giroskopikoaren ondorioz. Jolasak eramango gaituen korapiloz eta biraz betetako bidaia, bizitzako egoerarik garrantzitsuenetariko bat».

Zirkuko arteak zibaren joko ezagunarekin eta Mediterraneoko kulturaren sustraiekin bateratzea da izaera garaikideko ikuskizun honen helburu nagusia.

‘POI’-k malabareen eta manipulazioaren bilaketa fisikoari erantzuten dio, baina baita nik neuk diseinatu eta eraikitako ziben eraikuntzari buruzko artisau-ikerketari ere. Hainbat zur mota, forma eta euste-puntaren azterketa horri esker, ziba pertsonalak eta bereziak sortu ahal izan ditut; esate baterako, pertsona bakar batek jaurtitako munduko zibarik handienetako bat, nik neuk 15 metro baino gehiagoko soka batekin botatako 45 kg-ko pisua duena.