EMANALDIAREN DATUAK
- Eguna: Igandea, abenduak 6
- Ordua: 12:30etan
- Tokia: Pabellón 6 (Ribera de Deusto Kalea, 47 – 48014, Bilbao)
- Prezioa: 10 €
Sarrerak salgai aurkitu ditzakezu billeto.es webgunean eta Pabellón 6 espazioko lehiatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.
Amets egin duzu inoiz zure bihotzak hegan egiten duela lo egon gabe ? WoooW!!! Bizitzako eguneroko une horiek, besterik gabe, gauza bakarrak eta apartekoak bihurtzen direnak.
Hitzik gabe, historiarik gabe, edozein une izan daiteke historia.
Jokoari eta maitasunari omenaldia.
Umorezko amalgama bat.
Zirkua, magia, keinuen antzerkia eta bat-batekotasuna nahasten dituen zeharkaldi zoroa.
IRAUPENA: 50 minutu.
Ikusle guztientzat zuzendutako ikuskizuna
Zirkuan ikasten hasi zenetik, komikotasunerako joera izan du. Zirko eta keinu-antzerki ikasketak egin zituen Bartzelonan, mimo eta magia ikasketak Madrilen eta beste leku batzuetan maisu trebatuekin, ikerketa pertsonalaz gain.
2004. urteaz geroztik, Dagoll Dagom-en ‘Mar y cel’ musikala, ‘El viaje’ eta Cafe de las Artes Teatro konpainiaren ‘Tachan’ ekoizpenetan lan egin du.
2007an ‘Los Caneca’ pailazo bikotea sortu eta ‘Los Caneca Show’ ikuskizuna sortu zuten, Tárrega, Trapezzi de Reus, Kleinsfest de Hannover, Circada, Xirivella, Festiclown, eta Duckstein Festival bezalako jaialdietan antzeztu dutena, besteak beste, Espainia, Frantzia, Belgika, Portugal, Alemania, Italia, Mexiko eta AEBetan.
2015ean Circo Quimerako pailazo bezala parte hartu zuen. 2016an ‘Wooow’ bakarkako lehen ikuskizuna estreinatuko du.