EMANALDIAREN DATUAK
- Eguna: Abenduak 20, igandea
- Ordua: 19:00 etan
- Tokia: Zirkozaurre (Ribera de Deusto Kalea, 70B -1ª Planta – 48014, Bilbao) – Artiach-fabrika zaharra.
- Prezioa: 10 €
Sarrerak salgai daude jada billetto.es webgunean edo leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.
LABURPENA
Pertsonaia bat, emakume bat. Emakume bakarra bere eromenean, zorotasun errugabea. Haurrek kutsatzen duten erokeria hori. Amets egiteko eta hegan egiteko aukera ematen diguna, buruko txoriek hegan egiten duten bezala.
Lengoaia unibertsal, poetiko eta dibertigarriko ikuskizun familiarra da, non pertsonaia emozio desberdinetatik igarotzen den eta umorearekin jolasten duen beti txoritxo batekin batera, bere bidelagun banaezina izango dena.
Quick change delakoa, aireko begia, bertikalak, hula hoop-ak, baita labana jaurtiketaren bat ere, ikuskizun hau markoztatzen duten zirkuko diziplinak dira.
IRAUPENA: 45 minutu.
Ikusle guztiei zuzendutako ikuskizuna.