EMANALDIAREN DATUAK
- Eguna: Astelehena, abenduak 7
- Ordua: 19:00etan
- Tokia: Pabellón 6 (Ribera de Deusto Kalea, 47 – 48014, Bilbao)
- Prezioa: 10 €
Sarrerak salgai daude jada billetto.es webgunean edo Pabilioi 6ko leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.
LABURPENA
‘Isla’ bakarrik dauden hiru pertsonaia naufragoen ametsatik hazten da. Hauek elkarren arteko beharra dute haien istorioa berreraikitzeko. Egoera sinesgaitzak sortuko dituzte eta, euren uhartearen mugak gainditzeko, estrategia gorabeheratsuak aukeratuko dituzte.
Istorio honek itsasoan edo uharte batean babestearen egokitasunari buruzko hausnarketa eragingo digu. Gorputz- eta mugimendu-lanean oinarrituta, zirkuko tresnarik garrantzitsuenak , hala nola akrobazia eta masta txinatarra, ikuskizunean hizkuntza eszeniko gisa integratuko dira.
Proiektu honek antzerki fisikoaren eta dantzaren, zirkuaren eta arriskuaren eta magiaren eta ametsaren arteko muga sutilak gogoraraziko dizkigu.
IRAUPENA: 50 minutu.
Ikusle guztientzat zuzendutako ikuskizuna.