Zirkozaurrek uda honetarako zirku udalekuak antolatu ditu! Zirkuaz gozatzen jarraitu nahi baduzue, parte hartu ‘Udalekuak ZKZ!’-n.

Udalekuak 3 eta 11 urte bitarteko txikientzat zuzenduta daude. Bertan, akrobaziak, orekak, airekoak, eskujokoak… landuko dira, beti era dibertigarrian eta artistikoan irakatsiz.

Noiz?
  • Ekainaren 22tik uztailaren 1era eta abuztuaren 29tik irailaren 2ra, astelehenetik ostiralera.
  • Ordua: 9:00-13:30.
  • Ordutegi malgua egongo da 9:00tik 9:30etara eta 13:00etatik 13:30etara.
  • Egun eta aste solteetan izena emateko aukera izango duzue, ekaina osoan (06/22 – 01/07) edo bi datatan.
Non?

Zirkozaurre zirku-arteen espazioan (Ribera de Deusto, 70B 1ª planta – 48014 Bilbao)

Jarraibideak eta gomendioak
  • Haurrek etxetik aldatuta etorri behar dira, jarduerez gozatzeko arropa erosoa jantzita. Arropa markatuta ekartzea gomendatzen da.
  • Goiz erdian ordu erdiko atsedenaldia egingo da (11:30 – 12:00 h). Nahi duzuen hamaiketakoa ekar dezakezue.
  • Motxila batekin etortzea gomendatzen da, bertan objektu pertsonalak sartzeko, hala nola hamaiketakoa edo berokia.
  • Parte-hartzaileek monitoreen jarraibideak eta gomendioak bete beharko dituzte jarduerak segurtasunez egiteko.
  • Ezin baduzue bertaratu, mesedez, ahal duzuen aurrerapen handienarekin abisatu, WhatsApp bat bidaliz 665 59 57 81 telefonora edo email bat escuela@zirkozaurre.com helbidera.
Ordainketa modua
  • Transferentzia bidez (Laboral Kutxa: ES22 3035 0176 21 1760030362) edo BIZUM (688 71 87 24) bidez.
  • Kontzeptua: Ikaslearen izen-abizenak
  • Mesedez bidali ordainagiria escuela@zirkozaurre.com helbidera.
  • Plaza berretsiko da izena emateko inprimakia bete eta aukeratutako aldiari dagokion zenbatekoa ordaindu ondoren.
  • Gaixotasun kasuetan bakarrik itzuliko da inskripzioaren zenbatekoa, Osakidetzako ziurtagiri mediko bat aurkeztuta.

ANIMA ZAITEZ ETA ZIRKUAZ GOZATU!

Izen-emateak