Zirkozaurrek ikastaro trinkoak antolatu ditu ekain osoan zehar, zirkuan trebatzen jarraitzeko asmoarekin.
Gure ikastaro trinkoak helduei zuzenduta daude (+16 urte) eta horietan hainbat diziplina landuko dira, hala nola akrobaziak, airekoak eta bertikalak.
Jakina, hainbat arte-diziplinatan espezializatutako monitoreak izango ditugu.
Aireko ikastaro trinkoa
Aireko akrobazietan erdi-maila edo aurreratua duten 16 urtetik gorako pertsonentzat pentsatutako ikastaro trinkoa. Klaseen lehen zatia prestakuntza fisikoa da (malgutasuna, indarra, erresistentzia, etab.), ondoren zuzenean aparatuarekin lan egingo da. Azken helburua airekoen arloan aurrera egiten eta sakontzen jarraitzea da, zirkuko diziplina honen alde guztietan aurrera egitea.
- Egunak: 2022ko ekainaren 6, 7 eta 8a | 2022ko ekainaren 13, 14 eta 15a
- Ordutegia: 18:00etatik 21:00etara
- Lekua: Zirkozaurre (Deustuko Erribera, 70B, 1. solairua – 48014 Bilbao)
- Irakaslea: Renato de la Maza
Akrobazien ikastaro trinkoa
Ikastaro trinko honen helburua akrobaziei lotutako tresnak eskaintzea da. Klaseak egokitzapen fisikoaren lehen zati batekin hasiko dira, ondoren akrobazietara pasatzeko. Lurrean, plano ertainean eta plano altuan lan egingo da.
- Egunak: 2022ko ekainak 20, 21 eta 22
- Ordutegia: 18:00etatik 21:00etara
- Lekua: Zirkozaurre (Deustuko Erribera, 70B, 1. solairua – 48014 Bilbao)
- Irakaslea: Atic H. Deba
Bertikalen ikastaro trinkoa
Ikastaro hau aldez aurreko esperientzia duten pertsonei zein ezagutzarik ez dutenei zuzenduta dago. Klaseen lehen zatia prestakuntza fisikoa da, orokorra eta espezifikoa, besoetan, eskumuturretan, sorbaldetan, lepoan eta gerrialdean. Ariketak egingo dira lurrean eta aparatu generikoekin nahiz bertikalekin. Klase horiek gorputzaren kontzientzia hartzea ahalbidetuko dute, indarra, malgutasuna eta oreka landuz.
- Egunak: 2022ko ekainak 27, 28 eta 29
- Ordutegia: 18:00etatik 21:00etara
- Lekua: Zirkozaurre (Deustuko Erribera, 70B, 1. solairua – 48014 Bilbao)
- Irakaslea: Atic H. Deba