Zirkozaurrek uda honetarako zirku udalekuak antolatu ditu! Zirkuaz gozatzen jarraitu nahi baduzue, parte hartu ‘Udalekuak ZKZ!’-n.
Udalekuak 3 eta 6 urte eta 7 eta 11 urte bitarteko txiki eta gaztetxoentzat zuzenduta daude. Bertan, akrobaziak, orekak, airekoak, eskujokoak etab. landuko dira, beti era dibertigarrian eta artistikoan irakatsiz.
Noiz?
- Ekainaren 21etik uztailaren 16ra, astelehenetik ostiralera. Ordua: 9:00-13:30.
- Ordutegi malgua egongo da 9:00tik 9:30etara eta 13:00etatik 13:30etara.
- Egun eta aste solteetan izena emateko aukera izango duzue, edo hilabete osoan.
Non?
Zirkozaurre zirku-arteen espazioan (Ribera de Deusto, 70B 1ª planta – 48014 Bilbao)
Jarraibideak eta gomendioak
- Haurrek etxetik aldatuta etorri behar dira, jarduerez gozatzeko arropa erosoa jantzita. Arropa markatuta ekartzea gomendatzen da.
- Goiz erdian ordu erdiko atsedenaldia egingo da. Nahi duzuen hamaiketakoa ekar dezakezue.
- Motxila batekin etortzea gomendatzen da, bertan objektu pertsonalak sartzeko, hala nola hamaiketakoa edo berokia.
- Parte-hartzaileek monitoreen jarraibideak/gomendioak bete beharko dituzte, bai COVIDen aurkako neurriei dagokienez, bai jarduerak segurtasunez egiteari dagokionez.
- Ezin baduzue bertaratu, mesedez, ahal duzuen aurrerapen handienarekin abisatu, WhatsApp bat bidaliz 665 59 57 81 telefonora edo email bat eskola@zirkozaurre.com helbidera.
Ordainketa modua
- Transferentzia bidez (Laboral Kutxa: ES22 3035 0176 21 1760030362) edo BIZUM (688 71 87 24) bidez.
- Kontzeptua: Ikaslearen izen-abizenak
- Mesedez bidali ordainagiria escuela@zirkozaurre.com helbidera.
- Plaza berretsiko da izena emateko inprimakia bete eta aukeratutako aldiari dagokion zenbatekoa ordaindu ondoren.
- Covid edo konfinamenduaren kasuetan bakarrik itzuliko da inskripzioaren zenbatekoa, Osakidetzako ziurtagiri mediko bat aurkeztuta.
ANIMA ZAITEZ ETA ZIRKUAZ GOZATU!