FESTIVAL ZKZ TOPAKETA ‘21
Ekitaldi honen laugarren edizioa Bilbon ospatuko da abenduaren 3tik 8ra eta bere programan zirku galak, ikuskizunak, masterclass eta prestakuntza tailerrak izango ditu
2020an, gure ohiko zirkuko artisten topaketa jaialdi arrakastatsu batean bihurtu genuen, eta 2021ean publiko guztientzako programazio are erakargarriago batekin errepikatuko dugu. Zirkozaurrek Festival ZKZ Topaketaren edizio berri bat antolatzen du abenduko zubirako proposamen batekin: galak eta zirku garaikideko ikuskizunak, tailer entretenigarriak eta maila goreneko masterclass askotariko eskaintza.
Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, Festival ZKZ Topaketa jatorri desberdineko artisten arteko harremanak bultzatzeko sortu zen, sektorea sendotuko duten sareak eta zirkuituak sortzen lagunduz. Hasieratik, hertsiki lotuta eta konprometituta egon da babesten gaituen Zorrotzaurreko auzoarekin, bai eta Bilboko, Bizkaiko eta hurbildu nahi duten gainerako herritarrekin ere.
Plan entretenigarri baten bila bazabiltza eta zirkua gaur egungo bertsioan ezagutu nahi baduzue, hemen duzue aukera bikaina. Zatozte eta gozatu!