FESTIVAL ZKZ TOPAKETA ‘24

Zirkozaurrek zirku-ekitaldiaren zazpigarren edizioa antolatu du Bilbon, azaroaren 29tik abenduaren 7ra bitartean (asteburuak eta jaiegunak), eta programazioan galak, ikuskizunak eta prestakuntza-tailerrak egongo dira.

ZKZ Topaketak zazpigarren edizioa beteko du 2024an, eta proposamen erakargarri batekin ospatuko dugu berriro. Bilbok Bilborocken, Zirkozaurren eta Gas Plazan izango du hitzordua zirkoarekin. Espazio horietan hiru gala eta hiru ikuskizun izango dira, eta prestakuntza-eskaintza zabala eta kalitatezkoa izango da, hainbat diziplinatako ikastaro trinkoekin eta familia osoarentzako tailerrekin.

Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, ZKZ Topaketa hasieran sortu zen topagune izateko eta hainbat jatorritako artisten arteko harremanak errazteko, horrela sektorea sendotuko zuten sareak eta zirkuituak sortzen lagunduz. Hasieratik estuki lotuta eta konprometituta egon da gure inguru geografiko hurbilenarekin, eta besoak zabaldu dizkie hurbildu nahi duten guztiei.

Plan entretenigarri bat bilatzen baduzue eta une honetan egiten den zirkua ezagutu nahi baduzue, hemen duzue aukera bikaina. Zatozte eta gozatu!

Programa osorako esteka hemen.

ZIRKUKO IKUSKIZUNAK

Aurtengo jaialdiak 3 ikuskizun eta 3 zirku gala biltzen ditu, guztiak kalitatezkoak eta artista eta konpainia ospetsuen eskutik. Askotariko estiloak eta publiko guztiarentzat.

  • Emanaldiak Zirkozaurre Gunean (Ribera de Deusto, 70B 1ª Planta) eta Bilborocken (Muelle La Merced, 1 – Bilbao) izango dira.
  • Ikuskizun bakoitzerako sarrerak 6 eta 10 € arteko prezioan erosi ahal izango dira Entradiumen webgunean (emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago arte) edo leihatilan, 8 – 12 €-ko prezioan (emanaldi bakoitza baino ordubete lehenago).
  • IKUSKIZUN GUZTIETARA JOATEKO DESKONTUDUN BONU BAT (50 €) jartzen dugu zure eskura.

ZKZ ’24-ren ikuskizunei buruzko informazio gehiago.

IKASTARO TRINKOAK ETA ZIRKUKO TAILERRAK

Zirkozaurrek prestakuntzaren aldeko apustua egiten du, zirkua profesionalizatzeko eta gizarteratzeko bere proiektuaren zigilu argia den aldetik.

  • ZKZ Topaketa ’24 jaialdiak hainbat diziplinatako zirkuko ikastaroak eta familia osoarentzako tailerrak biltzen ditu.
  • Jarduera horiek Zirkozaurren (Ribera de Deusto Kalea, 70B – 1º Piso), eta Gas plazan egingo dira.

Ikastaroei eta tailerrei buruzko informazio gehiago..