Zuen zain gaude!
Oraindik irauten digu aurreko edizioaren ajeak, eta dagoeneko pentsatzen ari gara Festival ZKZ Topaketan 22! Abenduaren 5etik 10era bitartean egingo da, biak barne, eta programazioari forma eman nahi diogu. Lehenengo gauza? Ikuskizunak! Artista edo konpainia bazara eta zure proposamen osoa edo galarako saioren bat aurkeztu nahi baduzu, hau da zure gunea. Datorren maiatzaren 30era arte irekiko dugu deialdia.
Lehendabizi, egiaztatu hemen ea gure eszenatokian sartzen zaren. Aurten Bilborocken izango dira emanaldiak, kultur zentro bihurtutako eliza zaharrean. Primerako espazioa da, baina eragozpen txiki bat du, espazio eszenikoa txiki samarra da zirkurako.
Sartzen zarete? Primeran, harritu gaitzazue! Zuen zain gaude Bilbon, besoak zabalik eta eskuak txalotzeko prest!