Zirkuko uda igaro nahi baduzue, Zirkozaurreko udalekuetan parte hartzera animatzen zaituztegu!
3 eta 11 urte bitarteko haurrentzako prestakuntza eta zirkoko jardueraz betetako astea. Bertan, akrobazien, oreken, airekoen eta malabarren bidez landuko dugu gure gorputzeko zatirik fisikoena, baina baita alderik sortzaileena ere, aldagelak pertsonalizatzeko eta zirkuko materiala sortzeko tailerren bidez. Gainera, gure ikuskizun propioa prestatuko dugu: gala sinestezina!
Noiz?
- Ekainaren 26tik 30era, astelehenetik ostiralera.
- Ordutegia: 9:00etatik 13:30era.
- Ordutegia malgua 9:00etatik 9:30era eta 13:00etatik 13:30era.
Non?
Zirkozaurre zirku-arteen espazioan (Ribera de Deusto, 70B 1ª planta – 48014 Bilbao)
Jarraibideak eta gomendioak
- Haurrek etxetik aldatuta etorri behar dira, jarduerez gozatzeko arropa erosoa jantzita. Arropa markatuta ekartzea gomendatzen da.
- Goiz erdian ordu erdiko atsedenaldia egingo da (11:30 – 12:00 h). Nahi duzuen hamaiketakoa ekar dezakezue.
- Motxila batekin etortzea gomendatzen da, bertan objektu pertsonalak sartzeko, hala nola hamaiketakoa edo berokia.
- Parte-hartzaileek monitoreen jarraibideak eta gomendioak bete beharko dituzte jarduerak segurtasunez egiteko.
- Ezin baduzue bertaratu, mesedez, ahal duzuen aurrerapen handienarekin abisatu, WhatsApp bat bidaliz 665 59 57 81 telefonora edo email bat escuela@zirkozaurre.com helbidera.
Prezioa
- Asteko prezioa 120€ da (anai-arreben deskontua 110 €).
Ordainketa modua
- Transferentzia bidez (Laboral Kutxa: ES22 3035 0176 21 1760030362) edo BIZUM (688 71 87 24) bidez.
- Kontzeptua: Ikaslearen izen-abizenak
- Mesedez bidali ordainagiria escuela@zirkozaurre.com helbidera.
- Plaza berretsiko da izena emateko inprimakia bete eta aukeratutako aldiari dagokion zenbatekoa ordaindu ondoren.
- Gaixotasun kasuetan bakarrik itzuliko da inskripzioaren zenbatekoa, Osakidetzako ziurtagiri mediko bat aurkeztuta.
ANIMA ZAITEZ ETA ZIRKUAZ GOZATU!