Ikastaro honen helburua akrobaziekin lotutako ezagutza ematea da, banakakoak zein taldekakoak. Saioen hasieran, egokitzapen fisikoa egiten da, eta, ondoren, akrobaziak eta akroporteak lantzen dira. Lurrean, plano ertainean eta goi-planoan egiten da lan. Entrenamendu-saioen osagarri bezala, egokitzapen fisikoa, airekoak eta yoga egiten dira. Ikastaro hau 12 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago, ez da beharrezkoa aurretiko ezagutzarik izatea.

Ordutegia:

  • Asteartea, 19:15 – 21:15 h