Mugimendu akrobatikoan oinarritutako ikastaroa. Mugimenduan dagoen gorputzaren organikotasunetik abiatuko gara, eta hortik aurrera mugimendu organikoa eta akrobazia bateratzeko behar den kontzientzia eta teknika garatuko ditugu. Landu beharreko puntu nagusiak hauek izango dira: gorputzaren gaitasunak garatzea (intentsitate biziko indarra, malgutasuna, arintasuna, erresistentzia…), mugitzen ari den gorputzaren sentikortasuna (pisu-transferentzia, lurzorura iristea eta ateratzea, pinuak…), akrobazia-teknika (akrobazia klasikoko mugimendu espezifikoak) eta inprobisazioa (nola erabili ikasitako tresnak hemendik eta orain). Ikastaroa edozein mailatako da.

Ordutegia:

  • Osteguna, 19:00 – 21:00 h