Nola erabili mugimendu gozo eta dibertigarriaren bilaketa bere malgutasuna handitzeko? Nola aprobetxatu daukagun malgutasuna benetazko mugimenduak osatzeko? Zein oinarri eta ariketa dira egokiak gure mugak eta artikulazio potentzialak aztertzeko, gure adina eta aurrekari fisikoa edozein izanda ere?

Galdera horiek mugitzen dute kontorsionatuari buruzko ikerketa praktikoko tailer hau. Zenbait estrategia partekatuko dira, gorputz bakoitzaren benetako malgutasuna indartzeko eta hizkuntza adierazkor eta metaforiko batean izan dezakeen eraldaketa aztertzeko.

Informazio gehiago eta izen-emateak

  • Egunak: 2021eko azaroaren 26, 27 eta 28a
  • Iraupena: 10,5 ordu
  • Ordutegia: Ostiraletan, 17: 00etatik 20: 30era. Larunbatean eta igandean, 10: 00etatik 13: 30era.
  • Tokia: Zirkozaurre espazioa (Deustuibarra, 70B 1. solairua – 48014 Bilbo)
  • Prezioa: 60 €