Masterclass

Gure kontzeptu eta teknika indibidualak erabiltzen ditugun bitartean, malabarak nola osatu ikasiko dugu tailerrean.

Partaideei konposiziorako tresna zehatzak ematea da helburua, gero beren lanetan erabili ahal izan ditzaten.

Lehenengo zatian, egiturekin lan egingo dugu, gure material, teknika eta truku indibidualekin ibilbideak sortzeko.

Bigarren zatian, Ronek garatutako hainbat kontzeptu aztertuko dira.

* Malabarista guztientzako prestakuntza irekia: oinarrizko mailatik goi maila teknikora eta edozein tresneriarekin.

Irakaslea

Ron Beeri malabarista eta zirko-artista da, Israelgo iparraldean dagoen «kibbutz» txiki batean jaioa. Nerabe zenean hasi zen kalean malabareak egiten. Denborarekin, malabarismoa medikuntza bihurtu zen TDAHrentzat, eta bere nortasuna arte eszenikoen bidez adierazteko modua aurkitu zuen.

Informazio gehiago eta izen-ematea

  • Eguna: 2023eko ekainaren 21a
  • Iraupena: 6 ordu
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00 | 13:00 – 14:00 (bazkaria) | 14:00 – 17:00.
  • Lekua: Zirkozaurre gunea (Deustuko Erribera, 70B 1. solairua – 48014 Bilbo)
  • Prezioa: 60 €
  • Parte-hartzaileek beren materialekin etorri behar dute.
  • Gehienez ere 10 partaide.
  • Tailerra ingelesez emango da.