Ikastaro trinkoaren helburua da parte-hartzaile bakoitzari tresnak ematea, mugimenduarekin eta malabarismoarekin duten harremana ulertzeko, garatzen eta errazten laguntzeko, bai bananduta bai bat eginda, gorputzak eta espazioak ematen dizkiguten aukerak askatu ahal izateko.

Mintegia ikerketara, azterketara eta sorkuntzara bideratuta dago. Banaka zein taldeka lan egingo da, ideiak eta emaitzak partekatuz eta teoriatik zein praktikatik pasatuz.

Maila guztietarako bideratuta, pertsona bakoitzaren oinarritik lan egingo da.

Informazio gehiago eta izen-emateak

  • Egunak: 2021eko urriaren 4, 5, 6, 7 eta 8a
  • Iraupena: 20 ordu
  • Ordutegia: 10:00-14:00 h
  • Tokia: Zirkozaurre espazioa (Deustuibarra, 70B 1. solairua – 48014 Bilbo)
  • Prezioa: 95 €