Masterclass
Soka + trapezio dinamikoaren ikastaro trinkoa. Bertan, parte hartzaileek diziplina hauen aspektu ezberdinak aztertuko dituzte, prestakuntza fisikoa, teknika eta mugimendua bezalako aspektuetan sakonduz. Larunbatean, urriak 17, soka landuko dute eta igandean, urriak 18, trapezio dinamikoa.
Irakaslea
Nestor Aguilera sevillarrak ibilbide luzea du aireko akrobaziekin lotutako diziplinetan, bereziki soka eta trapezioan. Zirkuko artista gisa, nazioko eta nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan aritu da, eta bere espezialitateekin lotutako formakuntzak ematen ditu normalean.
Informazio gehiago eta izen-emateak
- Datak: 2026ko urriak 17 eta 18
- Iraupena: 6 ordu
- Ordutegia: 10:30 – 13:30 h
- Lekua: Zirkozaurre gunea
- Prezioa: 60,00 € (bi egunetan) | 35,00 € (egun soltea)


