Masterclass
Malabare ikastaro trinkoa. Bertan, parte hartzaileek diziplina honen aspektu ezberdinak aztertuko dituzte, prestakuntza fisikoa, teknika eta mugimendua bezalako aspektuetan sakonduz.
Irakaslea
Alexander Koblikov ospe handiko malabarista ukrainar ezaguna da. Hamabost urte zituela, Kievera joan zen bizitzera, eta zirku eskolan sartu zen. Han, Yuriy Pozdnyakovek entrenatu zuen. Bere zenbakia, marinel errusiarrez jantzita, eta azken trikimailua, malabareak hamar pilotekin egiten dituenekoa, mundu osoan dira ezagunak eta ezinbestekoak.
Informazio gehiago eta izen-emateak
- Datak: 2026ko urriak 24 eta 25
- Iraupena: 8 ordu
- Ordutegia: 10:00 – 14:00
- Lekua: Zirkozaurre gunea
- Prezioa: 80,00 € (bi egunetan) | 45,00 € (egun soltea)


