Deskribapena
‘Zirku-horizonteak’ programak mugaz gaindiko proiektuen (‘Circ que O!’, ‘Pyrénées de cirque’ y ‘De Mar a Mar’) ondorioak aztertzen ditu bai eta lankidetza-estrategia berriak imajinatzen ere (helburuak, gailuak), kultura-mailako egungo egoera eta premia kontuan hartuta.
Ekimen honekin, TRAVESIAko bazkideek honako helburu hauek lortu nahi dituzte:
- Iraganeko esperientziak aztertzea, baita COVID delakoaren ondorioz osasun-krisiak eragindako eraldaketak ere (mugikortasun-murrizketak, publikoarekiko harremanaren aldaketa, beste larrialdi batzuez eta ingurumenaz jabetzea, besteak beste).
- Mugaz gaindiko lankidetzaren ezagutzak eta esperientziak kapitalizatzea, elkarrekin etorkizun koherente bat irudikatzeko.