Deskribapena

‘Tan circa’ Santander, Logroño eta Bilbo hirien arteko harremanak estutzeko eta elkarlanean aritzeko proiektua da, hori guztia zirkuko arteen esparruan.

Helburu nagusia aipatutako hiru hiriburuetan kultur programazio berria txertatzea da. Horretarako, adinekoak zein txikiak erakartzeko gai izango den prestakuntza- eta kultura-eskaintza berritzaile baten aldeko apustua egiten da.

Zehazkiago esanda, ‘Tan circa’ k parte hartzen duen hiri bakoitzean publiko guztiarentzako zirku tailerrak (akrobaziak, malabareak, orekak, airekoak, etab.) eta azken gala handi bat eskaintzen ditu bertako artistekin.

Ekimen honek Santander Creativa Fundazioaren, Bilboko Udalaren eta Logroñoko Udalaren bultzada eta babesa du.