Deskribapena

‘Garapenerako zirkua’ 2020an burututako proiektu bat izan zen, herritarrak Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) inguruan kontzientziatzeko asmoz.

Horretarako, 4 asteburuko jardunaldi tematizatuak proposatu genituen Bilboko 4 auzotan (Abusu, Errekalde, Txurdinaga eta Zorrotza). Bertan, zirku tailerrak egin genituen, dinamika pedagogikoak sortu eta ikusleentzako ikuskizun labur batekin amaitu genuen.

‘Garapenerako zirkua’ Bilboko Udalak Bilbao 700 Fundazioarekin eta Bilbao Ekintzarekin batera bultzatutako Bilbao Aurrera Planaren barruan aukeratutako ideietako bat izan zen.