Deskribapena
Bakardadearen inguruko ikerketa eta sorkuntza kolektiborako laborategia proposatzen dugu, antzerki soziala eta zirkua esplorazio, adierazpen eta topaketarako tresna gisa erabiliz.
Tailerrean zehar, gai honetara hurbilduko gara idazketaren, elkarrizketaren, antzerki-jolasaren, inprobisazioaren eta gorputz-konposizioaren bidez. Esperientziak partekatu, galderak ireki, begirada ezberdinak esploratu eta bakardadeari buruzko geure hausnarketei forma emateko espazioa.
Prozesuan sortzen diren material, kontakizun eta ideietatik abiatuta, testu bat sortuko dugu elkarrekin, eta pieza eszeniko txiki bat diseinatuko dugu eta parte-hartzaileek antzeztuko dute azaroaren 27an, ostirala, Zirkozaurren.
Ekimen honetan, gehienez, 10 pertsonak parte hartu ahal izango dute.
Laborategi eszenikoa
- Datak: Laborategi eszenikoa: Azaroak 21, larunbata, 10:30etatik 18:30etara | Emaitzaren erakusketa: Azaroak 27, ostirala, 17:00etatik 20:30etara.
- Publikoa: Gaian eta tresnetan interesa duen edonor. Ez da aldez aurretiko esperientziarik behar, nahiz eta bikaina iruditzen zaigun zuk izatea.
- Irakasleak: Laura Presa Fox (La Rueda antzerki sozialeko zuzendaria) eta Jorge Silvestre (Nueveuno eta Zirkozaurreren ikuskizunen zuzendari artistikoa).
- Prezioa: Doakoa.
- Lekua: Zirkozaurre gunea.


