Deskribapena 

‘Auzoko zirkua’ Zirkozaurrek bultzatutako ekimena izan zen, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin elkarlanean. Ekimen honen helburua zirkua ikus-entzule talde berri eta ezberdinei hurbiltzea zen, zirkuaren irudi tradizionalarekin dauden oztopoak hausteko.

Horretarako, 2021aren amaieran, Deustuko Erriberarekin nolabait lotutako adin eta baldintza desberdinetako pertsonak eta dantza eta zirkuko arteetako profesionalak elkartu genituen, elkarrizketak, tailerrak eta amaierako erakusketa barne hartu zituen programa bat garatzeko.

Esperientzia arrakastatsua izan zen, polita eta pozgarria.