Deskribapena

‘Aurkitu eta konektatu’ Eusko Jaurlaritzak babestutako proiektua da, eta kultur entzuleen eta publikoen garapenean egiten dugun lanarekin jarraitzen dugu.

Oraingo honetan, publikoengan hautematen dugun polarizazioa hartuko dugu kontuan: batetik, lehendik dagoena, mugiezina eta fidela, eta, bestetik, berria, sortu eta garatu behar dena.

Aurrekoa gauzatzeko, hainbat ekimen garatu genituen, zirkua gizarteratzeko, garatzeko, batzeko eta gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiliz.