FESTIVAL ZKZ TOPAKETA ‘25
Zirkozaurrek ekitaldi honen zortzigarren edizioa antolatuko du abenduan zehar. Programazioaren barruan, prestakuntza-tailerrak Bilbon eta zirku-gala handi bat Leioan, Muskizen, Santurtzin eta Ermuan.
ZKZ Topaketak zortzigarren edizioa beteko du 2025ean eta berriro ere proposamen erakargarri batekin ospatuko dugu. Aurten, Bilbon, hainbat diziplina eta mailatako ikastaro trinkoak eta publiko guztientzako tailerrak eskainiko ditugu. Berritasun gisa, Bizkaian zehar hedatzen gara lau udalerritako antzokietan zirku-gala bat antzeztuz.
Oraindik ezagutzen ez duzuenontzat, ZKZ Topaketa topagune gisa sortu zen, jatorri desberdinetako zirkuko artisten arteko harremanak bultzatzeko. Hala, sektorea sendotuko duten sareak eta zirkuituak eraikitzen laguntzen du. Hasiera-hasieratik bere inguru geografiko hurbilenarekin lotura estua izan du, gugana hurbildu eta gurekin gozatu nahi duten pertsona guztiak ahaztu gabe.
Plan entretenigarri baten bila bazabiltzate eta zirkuaz gozatu nahi baduzue, hemen duzue aukera bikaina. Etorri eta gozatu!


