IKUSKIZUNARI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Izenburua: ‘4 segundos’
  • Cia: IO
  • Eguna: abenduak 6, astelehena
  • Ordua: 20:00 h.
  • Lekua: Karpa Etxebarria Parkea
  • Prezioa: 10 €
  • Iraupena: 50 minutos
  • Publiko guztientzat egokia

Sarrerak salgai daude billetto.es edo leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.

 

SINOPSI

4 segundo behar izan zituen burdin pila hura nire gorputzera erortzeko. Minutu bihurtu ziren segundo batzuk. Segundo batzuk, oraingo honetan, nire onena eta garbiena atera zutenak. Beldurra desagertu egin zen protagonismoa gorputz arin eta erabakitzaile bati lekua uzteko. Istripuez, arriskuaz, bizitzaz eta autoezagutzaz hitz egiten du pieza honek. ‘4 segundo’-k denok barruan daramagun animalia gogorarazten digu. Animalia horrek, batzuetan, bizitza salba diezaguke.

Eszenatokiaren gainean eta laino trinko baten erdian, bi giza irudi agertzen zaizkigu. Bere gainean etzanda, lurrean. Pixkanaka, biek bizitasuna berreskuratzen dute, eta horrekin batera mugimendua agertzen da. Hala ere, gauza arraro bat dago haien begiradetan. Ez dira inoiz berdinak izango. Bizitza aldatuko dien esperientzia transzendental bat bizi dute.