HAZTEGIA, Zirkozaurrek duen sorkuntza proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) eta Eusko Jaurlaritzaren sortze-fabrikak programak diruz laguntzen dutenak. Haztegi honen baitan, Zirkozaurrek egoitza artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaltzen du, honako helburuak bilatuz:

  • Sortzaileek, artistek eta zirko proiektu profesionalen sustatzaileek izaten duten laguntza eta aholkularitza hobetzea, Euskadin bertan sorkuntzarako espazio bat eskainiz.
  • Babesa eta aholkularitza eskaintza plataforma digitalen eta IKT zerbitzuen bitartez zein Zirkozaurreko formakuntza eskaintzetan lehentasunezko sarbidea emanaz.

 

KONPAINIA PROFESIONALAK

Sortze fasean dauden proiektu artistikoen euskadiko eta estatuko konpainiei zuzendua. IZEN-EMATE EPEA ZABALIK!

 

BALORAZIOA ETA EBAZPENA
  • Zirkozaurre izango da baloratu eta ebatziko duena.
  • Aukeratutako konpainien izenak apurilaren 12an argitaratuko dituzte.
  • Batzordeko kideak hautagaiekin harremanetan jar daitezke eta hitzordu bat izan, proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko asmoz.
  • Aukeratutako artista edo konpainiek eta Zirkozaurrek egonaldi artistikoaren baldintzakezartzen dituen hitzarmen bat sinatuko dute, bi aldeen konpromezuak zehaztuz.
  • Egoitza artistikoen egutegia hautatuekin adotuko da.
  • Aldebiko bilerak egingo dira aukeratutako taldeekin beharrizan tekniko eta logistikoak zehaztu eta sorkutzaren jarraipena ebaluatzeko.

 

IZEN-EMATEA

Jaitsi dagokizun inprimakia, osatu eta bidali mediacion@zirkozaurre.com helbidera.

HAUTAGAIEN DATUAK BIDALTZEKO ETA HARREMANETARAKO
  • Azken eguna: 2020ko martxoaren 28a.
  • Bidali email bidez mediacion@zirkozaurre.com helbidera deialdiaren inprimakia eta gainerako material osagarri guztiak.
  • Mezuak ezingo du 10MBko pisua gainditu.

Jar zaitez gurekin harremanetan edozein zalantza argitzeko edo edozein informazio jaso nahi izan ezkero.

MODALITATE PROFESIONALA

Nori zuzendua

Sorkuntza fasean dauden proiektu artistikoen konpainiei zuzendua. Gehienez 10 proiektu hautatuko dira, guztiak euskal konpainienak.

Eskainitako baliabideak

  • Egoitza artistikoa garatzeko espazioa.
  • Proiektuaren zuzendaritza artistiko edota teknikora bideratutako 1.000 euro bitarteko laguntza ekonomikoa, hala nola, sorkuntza egoitzak sortarazitako gastuentzako (mugikortasuna, dietak, ostatua).
  • Produkzio, banaketa eta proiekturaren kudeaketaren inguruko aholkularitza.
  • Haztegia programaren formazio profesionalean parte hartzeko lehentasuna, diruz lagundua.
  • Proiektuarentzako aholkularitza pertsonalizatua (salmenta dossierra osatzea, banaketa estrategia bat garatzea, fakturazioa, etabar).

Konpromezuak

  • Egindako lanaren erakustaldian parte hartzea egoitza amaitutakoan, Zirkozaurrek ezarritako data eta lekuan.
  • Tokiko kolektiboekin lan egitea, Zirkozaurrek ezarritako esparruan.
  • Proiekturaren ebaluazio eta zabaltze materialetan elkarlanean aritzea (elkarrizketak, inkestak eta abar) eta irudi eskubideak lagatzea helburu hauetarako.
  • Jasotako diru-laguntzak justifikatzea fakturen bidez.
  • Egoitzan egindako lanari buruzko deskribapen-memoria bat entregatzea.
  • Legez ezarritako behar sozialak betetzea, eta Erantzukizun Zibileko Asegurua izatea.

Irizpideak

  • Kalitate artistikoa eta proiektuaren alderdi berritzailea; zentzu honetan, kontuan hartuko dira diziplinartekotasuna eta beste arte eta ezagutza-eremu batzuekiko hibridazioa.
  • Interes berezia izango dute beren proposamen eszenikoarekin batera bitartekaritza-proiektu bat edo proiektu pedagogiko bat aurkezten duten proiektuek.
  • Zirko disziplinen garrantzia.
  • Zuzendaritza artistiko-teknikoa.
  • Proiekturaen bideragarritasuna.

Oharrak

  • Egoitza artistikoak egiteko, erakunde laguntzaileek diru-laguntzak eman beharko dituzte